pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Garbiketa-zerbitzuaren kalitateari buruzko inkesta
25
Mar
2024

Garbiketa-zerbitzuaren kalitateari buruzko inkesta

Martxoaren 25etatik apirilaren 7ra arte betetzeko aukera, on-line edo HAZ-en

 

Inkesta honen helburu nagusia, KALEAK GARBITZEKO udal-zerbitzuari dagokionez herritarrek duten gogobetetze-maila ezagutzea da. Gainera, herritarrek hautemandako arazoak identifikatu nahi dira, hurrengo kontratua arautuko duten baldintza teknikoen agirien diseinuan landu ahal izateko. Izan ere agiri berriak egin behar dira, egun garbiketa-zerbitzua eskaintzen duen SEULA enpresarekin dugun kontratua 2024ko urriaren 11n iraungitzen delako.

 

Zure iritzia garrantzitsua da guretzat. Eskerrik asko zure laguntzagatik!

Bete inkesta

 

Albiste guztiak