pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

LEGAZTIPI TAPA BEREZIA egin zen aurreko ostegunean
27
Mar
2024

LEGAZTIPI TAPA BEREZIA egin zen aurreko ostegunean

Herriko hiru ikastetxeek parte hartu zuten jarduera honetan

 

Joan den asteko tipi tapa berezia izan zen, izan ere,
ohiko taldeez gain (Nagusilan, Buztintegi, Garagune eta Meazti) Legazpiko hiru ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten  jardueran; hau da, Domingo Agirreko 11 urteko ikasleek, Haztegiko 15 urteko ikasleek eta Olazabalgo (Gela Egonkorra/ ZIG gela) ikasleek.

Ohiturari eutsiz, ibilaldia egin ondoren, parte-hartzaileek hamaiketakoa egin zuten Gizarte Zentroan, musikaz lagunduta.  Elkarrekin egoteko, elkar ezagutzeko eta  egunerokotasunetik kanpoko pertsonekin harremanak sortzeko helburuarekin.

Era berean, gogoan izan behar dugu, belaunaldien arteko jarduera dela, adin desberdinetako pertsonak elkartzen baitira elkarrekin aritzeko.

 

Bukatzeko, egoera fisikoa zaindu eta harreman sozial osasuntsuak sortzeko balio duen ekimen honetara gonbidatzen zaituztegu.

Albiste guztiak