pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erabat arrakastatsua Euskadiko XXXVII. Xake-txapelketa
08
Api
2024

Erabat arrakastatsua Euskadiko XXXVII. Xake-txapelketa

Sergio Trigo izan da txapelketaren irabazlea

 

Apirilaren 3tik 7ra, Agirre Etxeberri izan da euskal xakearen epizentroa. Bost egunez, xakeko 24 euskal jokalari onenak gure herrian izan dira.

Txapelketako 7 erronden eta 84 partiden ondoren, txapelketaren irabazlea Sestaoko klubeko Sergio Trigo izan zen, 7 puntutik 5,5 puntu lortuta; bigarrena, Gros Xake Taldeko Iñigo Argandoña izan zen; hirugarrena, Salvador G. del Río; laugarrena, Portugaleteko Juan Manuel Ruiz eta bosgarrena, Gros Xake Taldeko Paul Velten. Igandean Agirre Etxeberrin egindako sari-banaketan Euskadiko Xake Federazioko presidente Miguel Angel Muela, Legazpiko alkateorde Miryam Galilea eta Udaleko Kiroletako zinegotzi Josu Galilea izan ziren.

Euskal Federazioak, txapelketaren antolatzaile Santikutz klubak eta parte-hartzaileek oso gustura egon direla adierazi dute. Parte-hartzaileen artean oso maila handiko xake-jolalariak zeuden: hiru Maisu Handi, nazioarteko 4 Maisu eta Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako 3 Fide Maisu. Eta horiek guztiez gain, bertan izan dira gaur egungo euskal gazte indartsuenak ere.

Txapelketaren irabazlea ez zen zazpigarren txandara arte erabaki, eta hasierako sailkapeneko 7. postuan zegoen Sergio Trigo  izan zen txapela eskuratu zuena. Txapelketa ederra izatea espero zen eta halaxe izan da.

Gure herriko Markel Vesga jokalaria 14. postuan sailkatu zen 3,5 punturekin, eta 18 urtetik beherakoen arteko sari onena jaso zuen.

Txapelketan, eta Santikutz xake-klubaren 40. urteurrena zela eta, erronda bakoitzaren hasieran 7 ohorezko sake egin ziren xake-klubaren 40 urte hauetan pertsona garrantzitsuekin. Hala, Patxi Imaz klubeko egungo presidenteak egin zuen ohorezko azken sakea, eta omenaldi hunkigarria jaso zuen Aitor Mendiluze bertsolariak bidalitako bertso batekin. Era berean, Imanol Alguazilek, Real Sociedadeko entrenatzaileak, bideo bat bidali zuen Patxik 2007tik klubean egindako lanagatik zorionduz.

 

Larunbatean David Llada iritsi zen Legazpira. Dabid xakean espezializatutako argazkilari ospetsua da eta xakelarien adierazkortasun osoa jaso ahal izan du bere argazkietan. Jarraian argazki horiek ikusten aukera duzue.

Ikusi argazkiak

 

 

 

Albiste guztiak