pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalak Agenda 2030 Foroaren hurrengo bileran parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak
11
Api
2024

Legazpiko Udalak Agenda 2030 Foroaren hurrengo bileran parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak

Bilera horretan auzo-konpostajea izango da gaia

 

Foroaren bilera horretan, Legazpiko auzo-konpostajearen egungo egoeraren berri eman nahi du Udalak. 2012. urtean hasi zenetik, hondakin organikoak konpostatzen dituzten  familien kopuruak nabarmen egin du behera .

Bestalde, urte honetatik aurrera, Sasieta Mankomunitateak bere gain hartuko du Urola Garaiko eta Goierriko eskualdeetan auzo-konpostajea gainbegiratzeko eta kudeatzeko eskumena, haren funtzionamendua hobetzeko.

Hori dela eta, Foroaren hurrengo bileran Sasieta Mankomunitateko langileak izango ditugu. Haiek parte-hartzaileekin hausnarketa partekatua egiten lagunduko digute, zerbitzu hori berrantolatu eta gure udalerrian auzo-konpostajea suspertu daitekeen  jakiteko.

 

Hauxe izango da hitzordua:

• Apirilak 23 (asteartea)

• 18:30etatik 20: 00etara

• Kultur Etxean

 

Aurten jarraipena eman nahi diogu 2030 Agenda Foroari, guztion artean Legazpiko jasangarritasunaren alde lan egiteko. Horregatik, aurten, auzo-konpostajea lantzeaz gain, Legazpiko Klima eta Energia Plana landu nahiko genuke herritarrekin.

Azkenik, urtearen amaieran, Foroaren helburuei eta funtzioei buruzko hausnarketa-prozesu bat egin nahi dugu, eta 2025erako herritarren parte hartzeko programa bat prestatu.

 

Albiste guztiak