pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Anonyme Popular: Igor Elorza eta Rafa Rueda, apirilaren 26an
16
Api
2024

Anonyme Popular: Igor Elorza eta Rafa Rueda, apirilaren 26an

19:00etan Latxartegi Aretoan. Bertso Olariak bertso-eskolarekin elkarlanean. Sarrera 10€

Sarreren aldez aurreko salmenta 

 

 

Ikus-entzunezko bertso jarriak, garaiari eta giroari jarriak.

Igor Elortza Aranoaren hitzak eta ahotsa, Rafa Rueda Etxeberriaren doinuak eta soinuak, eta Kulturaz-eko dapatisten irudiak eta dirudiak.

Ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza Anonyme Popular egitasmoak. Ni eta zu eta guaren arteko espazio labainkor horretan sartu bezala ez irteteko esperientzia eskaintzen digu, hitzez, doinuz eta irudiz.

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok.

Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantari aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.

Duela urtebete baino gehiago hasi genuen Anonyme Popular zuzenean eskaintzeko bidea, Azpeitiko Soreasu Antzokian. Eta, heldu da agurra iragartzeko eguna ere. Urte eta erdian zehar berrogei emanaldi eskaini eta gero, udaberri honen azkenetan agurtuko gara Gasteizen, Baionan eta Bilbon azken agurrak kantatuta. Gustura gaude egindako bide ederrarekin, eta esker oneko emanaldiak antolatu zein jarraitu dituzuen anonimo popular guztiokin.

Bilboko Kafe Antzokian egingo dugu azkena, lagunez inguratuta, eta, despedidako hori baino lehenago, orain arte zuzenekorik egiterik lortu ez dugun bi hiriburutan ere egon nahi genuen: Gasteizen eta Baionan.

Aurretik, apirilean, Barakaldon izango gara, talde osoarekin, eta baita Legazpin ere, bikotean.

Sarrerak dagoeneko salgai daude on-line, baina egunean bertan ere egongo da erosteko aurkera, Aretoko leihatilan bertan 18:00etatik aurrera. Sarrera 10€.

Sarreren aldez aurreko salmenta 

 

Albiste guztiak